Guztia aurrera ateratzeko gaitasuna dugu

Port

Hidrokarburoak jasotzen, biltegiratzen eta bidaltzen espezializatutako enpresa gara.

2018. urteaz geroztik gure DBA Bilbao Port portu-terminalean kudeaketa-eredu bakar eta bereizlearen aldeko apustua egin dugu. Eredu hori esperientzian, eraginkortasunean eta aliantza sendoetan oinarrituta dago eta, hari esker, erreferente bihurtu gara sektorean.

TBilboko Portuarekin eta hainbat herri-administraziorekin sortutako sinergia egonkor eta iraunkorrei esker, eta estatu mailako zein nazioarteko portu-trafikoan izandako etengabeko kaptazioari eta gorakadari esker, egunero jarduera handia duen konpainia bat gara, zure kide bikaina bihurtzeko eta elkarrekin aurrera egiteko gaitasun handia duena.

Go to section
Facilities

HIDROKARBUROEN NEGOZIOAN BEHAR DUZUN PARTNERRA

ZERBITZURIK ONENA ESKAINTZEKO INSTALAZIORIK AURRERATUENAK

DBA Bilbao Port-en, Espainian hidrokarburoak biltegiratzeko dagoen plantarik handienetako bat kudeatzen dugu. Zerga-gordailu bat gara eta horrek gure bezeroek behar dituzten logistika- eta biltegiratze-lanetan estandar altuak garatzea ahalbidetzen digu. Itsasoz eta beste terminal batzuekin konektatutako hodien bidez etengabeko hornikuntza eginez gauzatzen da lan hori, eta ostean errepidez zein itsasoz banatuz.

Gure planta estrategikoki kokatuta dago Bilboko Portuan, eta biltegiratzeko beharrizan zorrotzenei erantzuteko instalazio, konexio, teknologia eta logistikarik egokienak ditu.

Gure instalazio eta zerbitzuen kalitate altuari esker, operadore gordailugile bakoitzaren beharrizanetara egokitu gaitezke: kudeaketa logistikoa, produktuak zisterna-kamionetetan bidaltzea, terminalen artean produktuen transferentzia koordinatzea, biltegiratzeko edukieraren alokairua eta atrakalekuen erabilgarritasun-operatiba.

  • Capacidad54.000 m3-KO EDUKIERA
  • Tanques14 TANKE
  • Superficie22.000 m2-KO AZALERA
  • InversiónURTEKO JARDUERA 2018: 110.000 TM
    2019: 160.000 TM
    2020rako aurreikuspena: 200.000 TM
Go to section
Calidad y medio ambiente

ORAIN ARDURAZ LAN EGINEZ GERO, ETORKIZUN HOBEA ERAIKIKO DUGU

KALITATEAREKIN, INGURUMENAREKIN, SEGURTASUNAREKIN ETA OSASUNAREKIN KONPROMETITUTA

DBA Bilbao Port-en bikaintasuna lortu nahi dugu beti.
Kalitatearen, ingurumenaren, segurtasunaren eta osasunaren arloko barne-prozesu zorrotz batzuen arabera kudeatzen eta bideratzen dugu gure jarduna.

DBA Bilbao Port-en planeta zaindu eta errespetatzearekin guztiz konprometituta gaude. Zorroztasunez betetzen ditugu indarrean dauden ingurumen-politikak eta kalitatea kudeatzeko sistema integratu bat ezarriko dugu laster (UNE-EN ISO-9001:2015 arauaren arabera), baita ingurumena (UNE-EN ISO 14001:2015 arauaren arabera) eta segurtasuna eta osasuna kudeatzekoa ere (UNE-EN ISO 45001:2018 arauaren eta 840/2015 Errege Dekretuaren arabera). Gure instalazioak mantendu eta hobetzearekin batera, sektorean erreferenteak diren ziurtagiriak lortzeko moduan egoten lagunduko digute jarduketa horiek.

Go to section
Patrocinio

GUREAREN ALDEKO APUSTUA

EUSKADI FUNDAZIOA BABESTEN DUGU, GURE TALDEAK BERRIRO ERE MUNDU OSOAN IKUSGAITASUNA IZAN DEZAN

Gure lurraldean, txirrindularitza kirola baino askoz gehiago da.
Eta mundu mailan, Euskadi txirrindularitza taldea talde huts bat baino gehiago da.
Haien esfortzuarekin, gizarte oso baten irudia eta balioak transmititzen dituzte.

Horregatik, DBA Bilbao Port Euskadi Fundazioaren babeslea da, nazioartean “marea laranja” gisa ezaguna den kirol sinboloarena.

Go to section

HARREMANETARAKO

HEMEN GAUDE ZURE ZALANTZAK ARGITZEKO

Zure mezua bidali da.

Errorea gertatu da zure mezua bidaltzen saiatzean. Saiatu berriro geroago.